Herritar Batasunaren lehen aurkezpena Iruñean/Primera presentación de Herritar Batasuna en Pamplona

n_athletic_de_bilbao_varios_fotos_de_todo_lo_no_relacionado_con_el_athletic-195192

Heldu den ortziralean, martxoaren 3an, arratsaldeko 7etan Iruñeko Kondestable jauregian eginen da HERRITAR BATASUNA antolatzeko eztabaidaren lehen aurkezpena, Euskaraz. Geroago, Espainolezko saioa izanen da, arratsaldeko 8etan, toki berean.

(Versão em espanhol no fim do artigo)

Bertan debatea irekitzeko prestatu den behin-behineko zirriborroa aurkeztuko dute militante batzuk, Herritar Batasunaren Iruñerriko Batzarrearen izenean. Ondoren galderak, kritikak eta eztabaida zabala eginen dugu, denon artean. Kondestable jauregia 9etan ixten dutenez, solasaldiak zein elkarrizketak luzatuko dira ondoko taberna eta jatetxeetan, baita kale, plaza eta karriketan ere, eguraldi ona izanez gero.

Eztabaidarako aurkeztuko den zirriborroa honako helbide elektronikoetan eskuratzen ahal da:
https://herritarbatasuna.wordpress.com/
http://eh.lahaine.org/nace-una-nueva-unidad-popular
http://www.euskoekintza.eu/herritar-batasunaren-sorrera-agiria/
http://www.ehk.eus/index.php/es/mas/euskal-herria/443-construccion-nacional-cast/4296-herritar-batasuna-unidad-popular-documento-sometido-a-debate

Amaitzeko, erran nahi dugu lehen aurkezpen hau biziki egun eta toki sinbolikoetan eginen dugula: noiz eta martxoaren 3an, non eta Iruñeko Kondestable jauregian.

Martxoaren 3a da, gure ustez, Euskal Langileriaren eguna. Euskal Herriko Langile Klasearen eguna. Egun horretan Gasteizen fisikoki izanen ez bagara ere, gure gogo-bihotzak han izanen dira, eta aurkezpenean omenaldi sentitua eginen diegu han neofrankismoak asasinatu zituen bortz langileei:
Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urtekoa, Forjas Alavesas lantegiko langilea.
Francisco Aznar Clemente, 17 urtekoa, okindegi-langilea eta ikaslea.
Romualdo Barroso Chaparro, 19 urtekoa, Agrator enpresako langilea.
Jose Castillo, 32 urtekoa, Grupo Arregui taldeko enpresa bateko langilea.
Bienvenido Pereda, 30 urtekoa, Grupos Diferenciales enpresako langilea.

Gure oinarrien behin-behineko zirriborroan argiro agertzen denez:
“Herritar Batasunak KLASE IZAERA edukiko du, langileon protagonismoa bultzatuz. Eguneroko praktikan egiaztatu behar dugu langileon gidaritza politikoa maila guztietan, klase kontzientzia nazionala indartuz etengabe. Herritar Batasuna, Euskal Herri Langilearen Batasuna da, eta bereziki, Euskal Langileriarena. Nazioaren askatasuna Independentzia den bezalaxe, langileen askatasuna Sozialismoa da. Independentzia behar dugu Sozialismoa askatasunean eraikitzeko, eta Sozialismoa, benetan independenteak izateko. Prozesu askatzaile beraren bi aldeak dira.”

“Herritar Batasunaren erabakiguneak herri/auzo, eskualde eta nazio/estatu batzarrak izango dira.  Oinarrizko egitura eskualdeak, herriak eta auzoak izango baitira, ahalik eta autonomiarik handienaren jabe. Herritar Batasuna autogidatzen da denon artean, maila guztietako batzarretan, molde asanblearioan. Gurea euskaldunon Estatu-batzarrea da. Auzo batzarrea da Herri Boterearen lehen oinarria, gainontzekoak subsidiarioak dira.”

Aldi berean, aurkezpenaren tokia ere biziki sinbolikoa da, Kondestable jauregia 1548an eraikiarazi baitzuen Luis Beaumontek, Leringo IV kondeak berak, hau da, Nafarroa traizionatu eta konkistatzaile espainolekin miserableki kolaboratu zuen ustel zital eta betikotz madarikatuaren Leringo III kondearen semea. Mendeku eta errebantxa ederra izanen da Herritar Batasuna hantxe aurkeztea. Pro libertate patria, gens libera state!

“Euskaldunok  mendez mende sortu, eraiki, indartu eta bitarteko guztiez defendatu genuen estatu nazionalaren legitimitate historiko, juridiko, politiko eta diplomatikoa defenditzea: NAFARROA.

Estatu hau bortxaz eta indarkeriaz eraitsia eta konkistatu zuten Espainiak eta Frantziak. Nafarroa izan da euskaldunon estatu nazionala, eta Euskal Herriaren berreraikuntza nazional zein askapen sozialaren abiapuntua hor kokatzen dugu.

Ez dugu Nafarroako estatua idealizatzen. Beste edozein formazio ekonomiko sozial historiko bezala, hura ere klase borrokan murgilduta zegoen. Konkista, hain zuzen ere, klase borroken ondorioa izan zen.

NAFARROA OSOAren DESKONKISTA sustatu nahi dugu, askatasuna maila guztietan erdiesteko. Konkista ez da iraganeko kontu hutsa, ezta gure eguneroko bizitzan bat ere ondoriorik ez duen detaile historiko ezdeusa, baizik eta inoiz, inolaz ere, preskribitzen ez den krimen estrukturala, gaur egun ere gure Nazioaren bizitza eta bereziki langile eta sektore herritarren eskubide guztien gauzatzea eragotzi eta sakonki mugatzen dituena.

Etengabeko konkistak ekarri gaitu subordinazio egoera honetara, eta NAFARROA OSOAREN INDEPENDENTZIAk bakarrik, kapitalismotik ateratzearekin batera, irekiko dizkio Euskal Herri Langileari Askatasun Osoaren ateak. Deskonkistak, eta beraz, merkantziaren dinamikatik askatzeak  ekarriko digu libertatea eta askapena maila guztietan: estatala eta nazionala, soziala eta ekonomikoa, klase eta generokoa, norbanakoa eta kolektiboa, kulturala eta linguistikoa. Hori da, hain zuzen ere, AUTODETERMINAZIOA, Euskal Herri Langilearen emantzipazioaren prozesu global eta integral gisa ulerturik. Orduan bakarrik izanen gara jende librea jendarte libre batean.”

Datorren martxoaren 3an, Iruñean elkar ikusiko dugun esperantzan, har ezazue denok besarkada gorri bana!
Goazen Herritar Batasuna denon artean antolatzera!
Antolatu eta borrokatu gurekin batera!

 

Primera presentación de Herritar Batasuna en Iruñea/Pamplona

El próximo viernes, 3 de marzo, a las 7 de la tarde en el palacio Condestable de Iruñea tendrá lugar la primera presentación del debate para la construcción de la HERRITAR BATASUNA. La primera parte se realizará en Lengua Navarra, y a las 8 en Español, en el mismo sitio.

En ese acto, dos militantes, en nombre de la Asamblea de Iruñerria de la Herritar Batasuna presentarán el borrador provisional que sirve de base para abrir el debate. Después haremos un amplio debate entre todas y todos, con preguntras y críticas. Como el palacio Condestable se cierra a las 9, las conversaciones y debates se prolongarán en los bares y restaurantes cercanos, y si hace buen tiempo, en plazas y calles.

El borrador que se presenta para su estudio y debate se puede conseguir en estas direcciones electrónicas:
https://herritarbatasuna.wordpress.com/
http://eh.lahaine.org/nace-una-nueva-unidad-popular
http://www.euskoekintza.eu/herritar-batasunaren-sorrera-agiria/
http://www.ehk.eus/index.php/es/mas/euskal-herria/443-construccion-nacional-cast/4296-herritar-batasuna-unidad-popular-documento-sometido-a-debate

Para terminar, queremos decir que esta primera presentación la haremos en un lugar y en una fecha altamente simbólicas: el 3 de marzo, y en el palacio Condestable de Iruñea.

En nuestra opinión, el 3 de marzo es el día de la Clase Obrera Vasca, el día de las trabajadoras y trabajadores vascos. Aunque ese día no estemos físicamente en Gasteiz/Vitoria, nuestros corazones allí estarán, y en la presentación haremos un sentido homenaje a los cinco trabajadores asesinados por el neofranquismo:
Pedro Maria Martinez Ocio, de 27 años, trabajador de Forjas Alavesas.
Francisco Aznar Clemente, de 17 años, trabajador en una panadería y estudiante.
Romualdo Barroso Chaparro, de 19 años, obrero de la empesa Agrator.
Jose Castillo, de 32 años, trabajador de una empresa de Grupo Arregui.
Bienvenido Pereda,  de 30 años, obrero de la empresa Grupos Diferenciales.

Como se dice claramente en nuestro borrador provisional:
“Herritar Batasuna tendrá CARÁCTER DE CLASE, impulsando el protagonismo de lxs trabajadorxs. Debemos realizar en la práctica diaria la dirección política de lxs trabajadorxs en todos los ámbitos, fortaleciendo constantemente la conciencia nacional de clase. La Unidad Popular es así la Unidad del Pueblo Trabajador Vasco y, en especial, de la Clase Obrera Vasca. De la misma manera que la recuperación de la Independencia constituye la libertad de la Nación, el Socialismo es la libertad de lxs trabajadorxs. Necesitamos la Independencia para construir el Socialismo en libertad, y necesitamos el Socialismo para llegar a ser realmente independientes. Son, las dos caras del mismo proceso liberador.”

“Los espacios de decisión de la Unidad Popular serán las asambleas de pueblo/barrio, de comarca/merindad y nacional, siendo los pueblos/barrios y las comarcas/merindades las estructuras básicas con la máxima autonomía posible de funcionamiento. La Unidad Popular se conduce a sí misma con la participación y concurso de todxs, y mediante funcionamiento asambleario. El nuestro es el Estado-batzarre de lxs vascxs. La Batzarre vecinal de es la primera base del Poder Popular, el resto de espacios de decisión son subsidiarios.”

Al mismo tiempo, el sitio de la presentación también es muy simbólico, ya que el palacio del Condestable de Iruñea fue hecho construir en 1548 por el mísmísimo Luis Beaumont, IV conde de Lerín, es decir, el hijo del corrupto y ruín traidor, maldito para toda la eternidad, que colaboró miserablemente con los conquistadores españoles de Navarra, el III conde de Lerín. Será una hermosa venganza y revancha presentar allí, en el que fue símbolo de su poder, la Herritar Batasuna. Pro libertate patria, gens libera state!

“Defender la legitimidad histórica, jurídica, política y diplomática del estado nacional que, durante siglos, creamos, construimos  consolidamos y defendimos por todos los medios lxs vascxs: NAFARROA. Este Estado lo desmontaron y conquistaron por la violencia y el terrorismo España y Francia. Nabarra es el estado nacional de lxs vascxs, y es ahí donde situamos el punto de partida tanto de la reconstrucción nacional, como de la liberación social de Euskal Herria.

No idealizamos el estado de Nabarra. Como cualquier otra formación económica-social histórica, aquél también se encontraba inmerso en la lucha de clases. La misma conquista se produjo, precisamente, a consecuencia de las luchas de clases. Queremos promover la DESCONQUISTA de la NABARRA ENTERA, para lograr la libertad a todos los niveles. La conquista no es un mero acontecimiento del pasado, ni tampoco un irrelevante detalle histórico que no tiene ninguna consecuencia en nuestra vida cotidiana, sino que es un crimen estructural que no prescribe nunca, ni de ninguna manera, y que, también hoy en día, impide permanentemente y limita profundamente la vida de nuestra Nación y, en especial, la realización de todos los derechos de lxs trabajadorxs y sectores populares.

La conquista continuada nos ha traído a esta situación de subordinación, y solamente la INDEPENDENCIA de la NAVARRA ENTERA, junto con la salida del capitalismo, podrán abrir las puertas de la Libertad Plena al Pueblo Trabajador Vasco. La desconquista contra los estados conquistadores, en su amplitud y profundidad, y dentro de ella especialmente, la liberación de la dinámica de la mercancía, nos traerá la libertad y la emancipación en todos los ámbitos: estatal y nacional, social y económico, de clase y género, individual y colectivo, cultural y lingüístico. Eso es la AUTODETERMINACIÓN, entendida como proceso global e integral de emancipación del Pueblo Trabajador Vasco. Sólo entonces seremos gentes libres en una sociedad libre.

Con la esperanza de que el próximo 3 de marzo no veamos en Iruñea, recibid todas y todos un abrazo rojo!
Organicemos entre todas y todos la herritar Batasuna!
Organízate y lucha con nosotras y nosotros!

 

Anúncios

Deixe uma Resposta

Preencha os seus detalhes abaixo ou clique num ícone para iniciar sessão:

Logótipo da WordPress.com

Está a comentar usando a sua conta WordPress.com Terminar Sessão / Alterar )

Imagem do Twitter

Está a comentar usando a sua conta Twitter Terminar Sessão / Alterar )

Facebook photo

Está a comentar usando a sua conta Facebook Terminar Sessão / Alterar )

Google+ photo

Está a comentar usando a sua conta Google+ Terminar Sessão / Alterar )

Connecting to %s